XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ADISKIDE DEITZEA MAITASUN EMATEA DA, MAITE ZAITUT ESATEA.Gure adiskidetasun-
Lan-Batupenean esan degunaren laburpen bat da.
Bururatu galdera auek: - Maitatzea zergatik da lagun eta munduari leioak zabal-zabalik uztea?.
- Noiz esan ote genezake gure leioak besteentzat irikita dauzkagula?.
- Besteei eta munduari leioak ixten dizkionak, zergatik ez du maite lagun-urkoa?.
Orain taldeka egingo dugun lanari izen auxe jarriko diogu:
Ikasleak lau sailletan banatuko ditugu eta saill bakoitzak egingo duan lana au izango da:
1'go Saillak: Munduan nekez eta bearrez: gosez, ezjakiñez, gudateaz, eta abar, bizi diranen argazki ta berriak biltzen saiatuko gera.
2'go Saillak: Munduan beren ateak eta leioak irikitzen dakitenen erakundeak:
3'go Saillak: Beren biotza besteei iriki diotenen bi edo iruren izenak azaldu: mixiolari edo santuen batena....
4'go Saillak: Ebanjelioko edestietan agertzen diran on eta errukitsu izan ziranen izen batzuk gogoratuko ditugu: samaritarrarena, semeondatzaillearen aita....
Lan au zuen irakaslearekin edo gurasoekin egingo duzute: auek lagunduko dizuete egiten.